Laranjak Erosi Interneten

Laranjak internet ekoizleari erosteko aukera duzu

banner-cap3B.jpgMagraner familiak, orain dela 150 urte baino gehiagoz Balentzian laborantza zitrikoan aritua, projektu berri bat Dakar: gure fruta zuzenean internet bidez komertzializatzea, artekaririk gabe hartaz gozatu dezazuen, zuen osasunaz eta familiaz zaintzen duzuen artean.

Laranja eta Klementinarik gozoenak artisauki aukeratu eta ontziratzen ditugu, 24 ordu baino gutxiagoko denbora tarte batean helaraziz, garraio bizkor, eraginkor eta bizi batez.

Carcaixenten (Balentzian) aurkitzen dira gure soroak, Ribera Alta del Río Júcar-en, Balentziako komunitateko ingururik polit eta emankorrenetariko batean. Klima eta lur pribilegiatuak izanik,
patuak hautaturiko tokia izan zen gure herrialdeko lehen laranjondo saila sortzeko, eta geroztik ezaguna zaigu “Cuna de la naranja” goitizena. (Laranjaren sehaska)

Gure kutxak 10 eta 15 kg-ko formatuetan aurkezten ditugu, eskuragai ditugun gure hiru barietateak barne hartuz, zein bere aldetik edo haien artean konbinatuta:

Mahairako Laranja

Zukurako Laranja

Klementinak

mahairako laranja zukurako laranja klementinak
Naranja de mesa (mahairako laranja):  Gure mahairako laranjak kalitate bikainekoak dira, guztien artetik aukeratuak, haien tamaina handi eta perfekzioagatik. Hazirik gabeak, oso gozoak eta urtsuak dira. (Azarotik Uztailera eskuragai).
Naranja de zumo (zukurako laranja): Barietatea eta zaporea mahairakoarena bezalakoak dira, baina ezberdintasun nagusi batekin, tamaina txikiagoa du eta zenbait akats ageri ditzake azalean. (Azarotik Uztailera eskuragai).
Clementinas (klementinak): Gure barietaterik gustokoena dira mandarinen artetik. Oso gozoak eta zuritzeko errazak izateagatik bereizten dira. Gainera, ez dute hazirik eta oso erraz banatzen dira ataletan. Bikainak dira poltso edo zorroan eramateko, eta mundo guztiak atsegin ditu, etxeko txikienek batez ere.

El Chef Hilario Arbelaitz recomienda Naranjas Ribera del Júcar

Hilario Arbelaitz Chef euskaldun ospetsuak, Zuberoa jatetxekoak, gure mahairako laranjen kalitateari buruzko testigantza eman dezake. Klika ezazu hemen, Diario Vasco egunkariaren gida gastronomikorako haren hizketaldia ikusteko, non Ribera del Júcar-eko laranjak aipatzen dituen.

Gure edozein kutxa ere ideia itzela izan daiteke opari gisa, zeinekin zure senide, lagun, bezero eta langileak harritu ditzakezun. Eroso, eta etxetik mugitu gabe, zure pertsona maitatuenei laranja eta klementina naturalak oparitu diezakezu, freskoak, urtsuak eta zuhaitzetik hartu berriak. ¡Liluratuta geratuko dira opari zoragarri eta original honekin!

Zure eskariak egin ditzakezu gure web orrialdean hemen klikatuz, edo e-mal bidez (info@naranjasriberadeljucar.com). Hurrengo teléfono zenbakietara ere deitu dezakezu: 96 241 00 66 (Ofizina) - 680 54 31 32. Whatsapp bidez ere. Jakina, dudarik izanez gero, gurekin kontaktuan jarri zaitezke eta pozik arduratuko gara.

Bulegoko ordutegia astelehenetik ostiralerakoa da, 9:00etatik 19:00tara.

Ordutegi honetatik kanpo deituz gero, utzi ezazu mezu bat zure teléfono zenbaki eta izenarekin batera eta guk deituko zaitugu.

Eskarien eskura ematea, 9:30etatik 14:00etara izan ohi da. Ordu tarte horretan etxean egongo ez zaren ustea baldin baduzu, eskaria beste helbide batera egin dezakezu: senide, lagun edo zure lantegiko helbidera adibidez.

Eskarien harrera

12:00ak baino lehenago egindako eskariak egun horretan bertan batuak eta prestatuak izango dira, hurrengo goizean bidaltzeko.

12:00etatik aurrera egindako eskariak hurengo egunean batuko dira, eta hurrengo datuenarabera helaraziko dizkizuegu:

Kontuan izan, premiazko garraiobideak direla medio, asteburuetan egindako eskariak astelehenean prestatu, eta asteartean helduko direla.

Jaiegun eta euri askotako egunetan, hurrengo egunean bidaliko dira.